107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

75C/2023 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Leitzako Torraspapel SA enpresaren hitzarmen kolektiboko soldatak 2023an berrikusteari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Leitzako Torraspapel SA enpresaren hitzarmen kolektiboko soldatak 2023an berrikusteari buruzko akordioa aztertu da (kode zenbakia: 31101581012019), erregistro honetan 2023ko otsailaren 28an sartu baitzen, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2023ko otsailaren 3an izenpetuta, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoa betez, eta horrenbestez, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jendaurrean egon dadin.

Iruñean, 2023ko apirilaren 11n.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Leitzako Torraspapel SA enpresaren hitzarmen kolektiboko soldatak 2023an berrikusteari buruzko akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2305734