107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Udal ordenantza, arautzen duena administrazio-egoitza elektronikoa. Hasierako onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2023ko maiatzaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen administrazio-egoitza elektronikoa arautzen duen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Urraulbeitin, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L2307228