107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

"Enpresa mintegiak" habia-nabeen azpiegiturak eta zerbitzuak erabiltzeko erregelamendua indargabetzea

Udalak, 2023ko martxoaren 27an egindako osoko bilkurak, erabaki zuen indargabetzea "Enpresa mintegiak" habia-nabeen azpiegiturak eta zerbitzuak erabiltzeko erregelamendua. Erregelamenduaren behin betiko onespena argitaratu zen 2010eko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 10ean.

Erregelamenduaren indargabetzea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoari.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko indargabetuta geldituko da.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horri lotutako agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Ekonomia eta Ogasun Alorrean (Industria, 1. solairua).

Tuteran, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2307170