107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Eraikinak birgaitzeko udal laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2023ko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-ABR-23 (8/CU).

Ikusirik Alkatetzaren 2021eko abenduaren 22ko Ebazpena, zeinak hizpide baitu aurretiazko kontsulta publiko bat egitea, Eraikinak birgaitzeko udal laguntzak arautzen dituen ordenantza aldatzeko; ikusirik jasotako iradokizunak eta horretarako egindako txostenak; ikusirik Gobernu Batzordearen 2023ko otsailaren 20ko Erabakia, ordenantza aldatzeko aurreproiektua onestekoa eta iradokizunak aurkezteko epea irekitzekoa; ikusirik Gobernu Batzordearen 2023ko martxoaren 13ko Erabakia, Ordenantza aldatzeko proiektua onestekoa, eta ikusirik espedientean dauden gainerako agiriak,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Eraikinak birgaitzeko udal laguntzak arautzen dituen ordenantza aldatzen duen testua.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2307271