107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak egiteko eta izapidetzeko. Behin betiko onespena

Orisoaingo Udalak, 2023ko otsailaren 22an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena Orisoaingo Udalaren agiriak egiteko eta izapidetzeko.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 14an, baita Orisoaingo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere; hori dena, jarraikiz xedatutakoari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko aldia iragan denez inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta bete beharrez aipatutako foru legearen 325.1.c) in fine artikulua eta 326. artikulua, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testua argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orisoainen, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EGITEKO ETA IZAPIDETZEKO

1. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau ezarri da bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearekin (Lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atala), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

2. artikulua. Zerga-egitatea.

Zerga-egitatea ekartzen dute udal jarduerek, alderdi batek eskaturik udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak izapidetzen dituztenean; esaterako, honako hauek:

1) Planoen eta/edo katastroaren kopiak.

2) Artxiboetan dokumentazioa bilatzea.

3) Arma txartelak eta animalia arriskutsuak edukitzeko lizentziak.

4) Txostenak eta kontsultak.

5) Prentsan argitaratzea interesdunen ekimenez hasitako espedienteen iragarkiak.

3. artikulua. Ordaindu beharra.

Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri egitea eskatze hutsarekin.

4. artikulua. Subjektu pasiboa.

Subjektu pasiboak dira udal administrazioak edo udal agintariek egiten dituzten agiriak edo haien eskumenekoak diren agiriak eskatzen edo sorrarazten dituzten pertsona natural edo juridikoak, edo halako agirien onura jasotzen dutenak.

5. artikulua. Salbuespenak.

Tasa hori ordaintzetik salbuetsita egonen dira beren helburuak betetzeko sortutako mankomunitateak edo taldeak, bai eta udalerria sartuta dagoen administrazio-barrutiak ere.

6. artikulua. Zerga-oinarria.

Zerga-oinarria da egiten den eskaera bakoitza edo egindako jarduera bakoitza.

7. artikulua. Mota.

Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

8. artikulua. Kuota.

Kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Kuota balio finko bati badagokio, hiru hileko KPIarekin eguneratuko da.

9. artikulua. Kudeaketa arauak.

Diru-bilketarako honako arau berezi hauek ezartzen dira:

Ordenantza honetan ezarritako tasak, agiriak egiten diren unean ordaindu beharko dira udal bulegoan, eta hark kontuak emanen ditu.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikatuko da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean tasa eta prezioen alorrean xedatutakoa.

Bigarrena.–Ordenantza fiskal honek, onetsi ondotik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera, indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara eman eta biharamunean.

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Planoen kopiak eta fotokopiak.

Plan Orokorraren planoak edo espediente publikoetan daudenak, Udalean egin beharrekoak: zerbitzuaren kostua gehi %10.

2. epigrafea.–25 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzea udal artxiboetan.

25 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzeagatik udal artxiboetan, katastroko lurzati bakoitzeko edo, bestela, hirigintzako unitate bakoitzeko: 30 euro.

3. epigrafea.–Arma txartelak eta animalia arriskutsuei dagozkien lizentziak izapidetzea.

Izapidetutako lizentzia eta/edo txartel bakoitzeko: 20 euro.

4. epigrafea.–Txostenak eta kontsultak.

4.1. Kontsultei erantzuteagatik eta espedienteak tramitatzeagatik, katastroko gaiei buruz egiten direnak:

Espedientea izapidetzeko edo kontsultatzeko egiten diren txostenen kostu osoa.

4.2. Hirigintzako jarduketetan, ondasunen tasazioen gaineko txostenak egitea, interesdunek eskatuta:

Espedientea izapidetzeko edo kontsultatzeko egiten diren txostenen kostu osoa.

4.3. Hirigintzako edo beste alor bateko kontsultei erantzuteagatik, txosten teknikoa egitea beharrezkoa bada:

Espedientea izapidetzeko edo kontsultatzeko egiten diren txostenen kostu osoa.

4.4. Kontsultari erantzuteko edo txostena egiteko, aldez aurretik ikuskaritza egin behar denean, ikuskaritzari dagokion tasa ere, Udalari kanpoko teknikariak igortzen diona, likidatuko da.

4.5. Betiere, eskatutako edozein txosten egiteko beste txosten bat edo kanpoko aholkulari teknikoen laguntza behar bada –txosten hori konplexua delako, teknikoa eta espezifikoa delako edo beste edozein inguruabar tartean dagoelako–, horren kostua gehituko da.

5. epigrafea.–Interesdunen ekimenez hasitako espedienteen iragarkiak prentsan argitaratzea.

Iragarkiaren kostu osoa.

Iragarkiaren kodea: L2307154