107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLETAKO KONTZEJUA

Enkante publikoa, larreen aprobetxamendurako

Oletako Kontzejuak, 2023ko apirilaren 29an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen enkante publikoa egitea, ahozko posturen bidez, Oletako herri-larre hauen aprobetxamendua adjudikatzeko. Enkantea kontzeju etxean eginen da ekainaren 10ean, larunbatarekin, hamabietan. Adjudikazio hau arautzen duen baldintza-agiria interesdunen eskura dago kontzeju etxean.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143.2 artikuluan xedatutakoarekin.

Oletan, 2023ko maiatzaren 11n.–Kontzejuko burua, Inma Equisoain Amorrortu.

Iragarkiaren kodea: L2307495