107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Eraikina eta instalazioak egokitzea turismo-paradorerako

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Sustatzailea: Paradores de Turismo de España, SME, SA.

Jarduera: eraikina eta instalazioak egokitzea turismo-paradorerako.

Tokia: Teobaldos plaza, 2.

Udala: Erriberri.

Aditzera ematen da, interesdunek eta gainerakoek jakin dezaten.

Erriberrin, 2023ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2307183