107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa, Udalaren titulartasuneko kirol instalazioen kudeaketa eta erabilera arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2023ko maiatzaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Zizur Zendeako Udalaren titulartasuneko kirol instalazioen kudeaketa eta erabilera arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gazolatzen, 2023ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2307436