107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) 6 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 25eko 878E/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten 6 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (2021eko 173. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 26koa). Deialdi horren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko, deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin du, baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren. Proposamen hori 2023ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 13an emandako 1016/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatu ziren anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2023ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28koan.

Izendapena egin ondoren, borondatezko eszedentzia eman zaio, anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialistaren (APTE) lanpostuan, hartaz jabetu zen egunetik beretik, %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa dutenentzako erreserba txandako izangai Tania Rebolo Expósito andreari, une horretan beste administrazio publiko batean ari baitzen langile finko gisa zerbitzu egiten.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta ez dagoenez gainditutako beste izangairik %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten pertsonentzako txandan, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea eta Paola Huarte Pérez-Alfaro andrea sartzea bertan, hura baita lanposturako baldintzak bete eta txanda irekiko zerrendan hurrengoa den izangaia, lehenengo izendapen proposamenean sartutako izangaien atzetik.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) 6 lanpostu betetzeko deialdiko izendapen proposamena osatzea, honako izangai honen alde:

Txanda irekia:

HUARTE PÉREZ-ALFARO, PAOLA

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako pertsonak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bidez.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 3an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2307163