107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Ordenantza, Nekazaritzako laboreekin zerikusia duten kanoi txorimaloen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2023ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Nekazaritzako laboreekin zerikusia duten kanoi txorimaloen erabilera arautzen duen ordenantza.

Hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Nekazaritzako laboreekin zerikusia duten kanoi txorimaloen erabilera arautzen duen ordenantza, eta hura osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arguedasen, 2023ko maiatzaren 8an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2307227