107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALBIASUKO KONTZEJUA

Ordenantza, Herri-larreak aprobetxatzeko. Behin betiko onespena

Albiasuko Kontzejuak, 2019ko azaroaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, erabakia eta dagokion espedientea jendaurrean egon ziren hogeita hamar egun baliodunean, eta ez zen alegaziorik jaso.

Horrenbestez, ordenantza behin betiko onetsi da, hasierako onespenaren erabakian ezarritakoarekin bat etorriz.

Albiasun, 2023ko maiatzaren 5ean.–Kontzejuko burua, Manuel María Argaña Inchaurrondo.

HERRI-LARREAK APROBETXATZEKO ORDENANTZA

Herri-larreen aprobetxamendua antzinako ohiturari jarraikiz eginen da.

Eskubidea izanen dute herrian erroldatuek eta bertan errotuek.

Aziendak identifikatuta egon behar du eta abere osasunari buruzko araudia bete behar du.

Herri-lurretan larratzen den azienda bakoitzarengatik ordaindu beharreko kuota herritarren batzarrak erabakiko du urtero.

Iragarkiaren kodea: L2307275