107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TEBASKO KONTZEJUA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Bat etorriz deialdiko kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenarekin (deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialaren lanpostu huts bat lan kontratudunaren araubidean eta lanaldi osoan, aldi baterako enplegu publikoa egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan); deialdia onetsi zen Tebasko Kontzejuko buruaren azaroaren 10eko 31/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 21ean).

Proposatutako izangaiak deialdiaren 10.2 oinarrian aurreikusitakoa bete du, aipatutako deialdiaren 11. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz. Hori dela eta, Tebasko Kontzejuko buruak, maiatzaren 15eko 12/2023 Ebazpenaren bidez, Raquel Recalde Sanz izendatu du, bera baita puntuaziorik handiena lortu duen hautagaia. Orobat, agindu du izendapen hori argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiak Tebaseko Kontzejuko atarian duen web-fitxan. Hori guztia, deialdiaren 11.3 oinarrian aurreikusitakoa betez. 2023ko maiatzaren 30ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, eta halaber ohartarazten da ebazpenaren aurka ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Tebasen, 2023ko maiatzaren 15ean.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2307565