107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

855/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena", Gobernu Kontseiluak 2023ko maiatzaren 8an hartu zuen erabakiaren bidez onetsia.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2023ko maiatzaren 8an hartutako erabakia argitaratzeko. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatu da.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez -zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen-, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2019ko otsailaren 21ean argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 19. zenbakian, errektoreak 2023ko urtarrilaren 27an emandako 41/2023 Ebazpenaren bidez.

Zerbitzu eta unitate organiko batzuek hala eskatu baitute, beharrezkoa da plantilla organikoan zenbait aldaketa egitea, zerbitzu eta unitate horien benetako beharretara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2023ko maiatzaren 8an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion,

ERABAKIA:

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den oroitidazkian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 8an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

OROITIDAZKIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK

A.–Sartzeko baldintzak aldatzea:

Honako lanpostu hauek eskuratzeko baldintzak aldatu dira:

A.1. Hizkuntza-gaitasunaren betekizuna aldatzea:

Ingeleseko C1 ezagutza-maila ezarri da hizkuntza-gaitasunerako baldintza gisa, lanpostu honetan sartzeko:

LANPOSTU ZK.

POSTUA

ZERI ATXIKIA

374

OLko KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA / JAKINTZA TRANSFERITZEKO ATALA

Justifikazioa: Atzerriko enpresa eta erakundeek NUPi ikerketa-jardueren bolumen handiak kontratatzen dizkiote, eta Ikerketa Zerbitzuan OTRI Kontratuak kudeatzeaz arduratzen diren pertsonek ingelesez idazteko, negoziatzeko, fakturatzeko eta oro har komunikatzeko lanak egiteko premia dute.

A.2. Taldekatze-mailaren baldintza aldatzea.

Arduradun lanpostu hauek merezimendu lehiaketa bidez betetzeko eskatzen den taldekatze-mailaren baldintza aldatzen da:

LANPOSTU ZK.

POSTUA

ZERI ATXIKIA

HASIERAKO MAILA

AZKEN MAILA

632

UNITATEKO ARDURADUNA

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA-LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 1. UNITATEA

C/D

B/C

637

UNITATEKO ARDURADUNA

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA-LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 2. UNITATEA

C/D

B/C

642

UNITATEKO ARDURADUNA

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA-LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 3. UNITATEA

C/D

B/C

644

UNITATEKO ARDURADUNA

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA-LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 4. UNITATEA

C/D

B/C

648

UNITATEKO ARDURADUNA

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA-LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 5. UNITATEA

C/D

B/C

650

UNITATEKO ARDURADUNA

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA-LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 6. UNITATEA

C/D

B/C

52

ADMINISTRARI ARDURADUNA

KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA / -- / ILUZT

C/D

B/C

Justifikazioa: Lanpostu horiek C eta B mailetako langileek betetzeko aukera ezartzea, betetzen diren eginkizunetarako egokiena delako, eta, horrekin batera, lanpostu horiek betetzeko gaur egun Laborategiari Laguntzeko Arduradunaren lanpostuetarako eskatzen dena maila berean jartzea.

Iragarkiaren kodea: F2307257