107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1449/2023 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Laura Ojer Pascual andrea izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialistaren (emagina) lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 16ko 904E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialisten (emaginak) 24 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan. Deialdi hori 2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 8ko 217E/2021 Ebazpenaren bidez deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 25ekoan.

Apirilaren 6ko 700E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 21ekoa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen eta zehaztu ziren bete beharreko lanpostuen kopurua (24 lanpostu), horien destinoak eta plantilla zenbakiak. Gero, maiatzaren 6ko 947E/2021 Ebazpenaren bidez aldatu zen aipatu 700E/2021 Ebazpena (2021eko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 21ekoa).

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, argitara eman zen hautapen prozesua gainditzeagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien aldeko izendapen proposamena (2022ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 22koa). Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 1eko 470/2023 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren.

Ondoren, Ángela Carabaño Mayorga andreak, txanda irekiko izangaiak, ez du lanpostuaren jabetza hartu horretarako ezarritako epean. Beraz, hautapen prozesua txanda horretan gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin bete behar da baja hori, betiere eskatutako baldintzak betez gero, eta, horretan oinarriturik, Laura Ojer Pascual andrea izendatzeko proposamen osagarria argitaratu da 2023ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 11koan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Laura Ojer Pascual andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialistaren (emagina) lanpostuan aritzeko, eta 71203 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikita dagoena.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitalpen honek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko apirilaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2306841