106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

AGOIZKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa

Agoitzen, 2023ko maiatzaren 11n, Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1995 Lege Organikoaren 14. artikuluan eta 7. xedapen gehigarrian xedatutakoa betez eta udaletako hauteskundeetarako deialdiaren 2023ko apirilaren 3ko dekretuari jarraikiz, honako hauek agertu dira Eskualdeko Hauteskunde Batzordea behin betiko eratzeko:

Roberto Sierra Gabarda jauna, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile dekanoa, María Teresa Santos Alonso andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epailea, eta Francisco Jesús Ojer Valencia jauna, Lergako bake epailea; denak agertu ondoren, Batzordearen kide guztiak izendatzeari ekin zaio. Kide hauek izanen ditu:

Lehendakaria, ekainaren 19ko 5/1995 Lege Organikoaren 11.2 artikuluan xedatutakoa betez izendatua: Roberto Sierra Gabarda jauna, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile dekanoa.

Bokal judizialak: María Teresa Santos Alonso andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epailea; eta Francisco Jesús Ojer Valencia jauna, Lergako bake epailea.

Bokal ez-judizialak: Mª Teresa Mina Turrillas andrea eta Virginia Andia Piñeiro andrea.

Idazkaria: María Teresa Gurruchaga Zabala andrea, Agoizko Barruti Judizialeko Epaitegi Dekanoko Justizia Administrazioaren letradua.

Horrekin guztiarekin, egintza amaitutzat eman eta honako hau luzatzen da. Kide guztiek sinatu dute, baita nik ere. Fede ematen dut.

Agoitzen, 2023ko maiatzaren 11n.–Roberto Sierra Gabarda, María Teresa Santos Alonso, María Teresa Gurruchaga Zabala eta Francisco Jesús Ojer Valencia.

Iragarkiaren kodea: J2307516