106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2023ko otsailaren 9ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2023ko plantilla organikoan.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko, hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Urrotz-Hirian, 2023ko maiatzaren 9an.–Mankomunitateko burua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2307287