106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2023ko maiatzaren 3an egindako bilkuran, hasiera batean 2023ko plantilla organikoa onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Irurtzunen, 2023ko maiatzaren 5an.–Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua, Eduardo Murugarren Francés.

Iragarkiaren kodea: L2307197