106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Deialdia iragarri da udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. Eskabide horietan adierazi beharko dute Erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela, eta, eskabide horiekin batera, ikasketa-espedienteari, esperientziari eta merezimenduei buruzko espediente pertsonala aurkeztuko dute. Hori guztia, bete beharrez Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua .

Zizur Nagusian, 2023ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2307277