106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBASKO KONTZEJUA

Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2023ko apirilaren 24an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldirako plantilla organikoa aldatzeko espedientea, honen idazketari dagokionez: "Lan-kontratudunen plantilla organikoa, lanpostuen deskribapena, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua", eta honela idatzita geratuko da:

LANPOSTUA

LANPOSTU KOPURUA

MAILA

SARBIDEA

OSAGARRIAK

ADMINISTRAZIO

EGOERA

BALDINTZAK

Zerbitzu anitzetako enplegatua

1

D

OL

Maila: %12.

Lanpostua: %10.

Lanaldiaren luzapena: %10.

Hutsik

Lanaldi osoa

Espedientea Kontzejuaren bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan argitaratu ondotik, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia jarraituz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan 236-272 bitarteko artikuluei buruz xedatuari, bai eta harekin bat datorren araudia betez ere. Aipatu epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Tebasen, 2023ko apirilaren 24an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2307165