106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IZARBEIBARKO KIROLAREN ETA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Aldaketa

7. Ebazpena, 2023ko maiatzaren 8koa (ostirala), Izarbeibarko Kirolaren eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariak emana.

Izarbeibarko Kirolaren eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean jaso da 23-00016 gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarri duena NAFARROAKO CERMIk (desgaitasunak dituztenen Nafarroako entitate ordezkariak), lehendakari honek azaroaren 18an emandako 4/2022 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk bete zitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren errekerimenduaren arabera, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako gora jotzeko errekurtsoa onartzen da, eta honako hau erabakitzen da:

1.–"1,5 puntuko zuzenketa-faktorea erabiltzea Izarbeibarko Kirolaren eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen lan deialdiko merezimenduen balorazioan, 19/2022 Foru Legeak ezarritakoaren arabera".

Hori ebatzi da.

Garesen, 2023ko maiatzaren 8an.–Mankomunitateko burua, Gema Los Arcos Ansorena.

Iragarkiaren kodea: L2307322