106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Alkatearen 2023/583 Ebazpenaren bidez, deialdiak onetsi zen lanpostu hutsak betetzeko lekualdaketako merezimendu-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bete beharrez uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legean xedatutakoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdiak onestea, lekualdaketako merezimendu-lehiaketa bidez bete daitezen I. eranskineko lanpostu hutsak (deialdiaren ezaugarrien taula).

2. Onestea lekualdatze-lehiaketaren bidezko deialdi honen oinarriak eta I. eta II. eranskinak.

3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundearen web atarian, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2023ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Deialdi hau gauzatuko da jarraikiz aplikatu beharreko araudiari eta honako hauetan ezarritakoari:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea eta aplikatzekoa den araudia.

1.1. Deialdi honen xedea da lekualdaketako merezimendu-lehiaketa bidez betetzea I. eranskineko lanpostu hutsak (deialdiaren ezaugarrien taula), egonkortze prozesuen barnean; hain zuzen ere, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen babespean egiten diren prozesuen barnean (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

1.2. I. eranskinean (deialdiaren ezaugarri espezifikoen taula) zehazten dira honako hauek: lanpostu kopurua, maila-betekizunak, lanpostua, titulazioa, destinoa, funtzionarioen edo lan-kontratudunen araubidea, lanaldi osoa edo partziala, euskara nahiz beste hizkuntza bat jakin beharra eta gainerako ezaugarriak.

1.3. Prozedurak homogeneizatzeko, lehiaketan zenbat lanpostu dagoen, beste hainbeste ezaugarri-taula onesten da, lekualdatze-lehiaketan (I. eranskina).

1.4. Lekualdatze lehiaketa hau arau hauetan xedatutakoari jarraikiko zaio:

–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

–Lanpostuak betetzeko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia.

–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

–Uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legea, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

–Aplikatzekoak diren gainerako arauak, oinarri hauen arabera.

2.–Deialdiko lanpostuak.

2.1. Lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdi honetan sartzen dira, hasiera batean, I. eranskineko (deialdiaren ezaugarrien taula) identifikatutako lanpostu hutsak, bai eta lehiaketan lanpostu berri bat lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituztenak ere, betiere deialdia egin duen toki-erakundearen plantilla organikokoak badira. Dena den, izangaiek lekualdatze-lehiaketan beste lanpostu bat lortu ondoren uzten dituzten lanpostu hutsak ez dira eskainiko bete beharrekoak ez badira, dela "iraungitzeko" lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek benetan betetzen ez dituztelako.

2.2. Deialdia egin duen toki-erakundearen eta, hala behar denean, haren erakunde autonomoen lekualdatze-lehiaketan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa.

2.3. Halaber, aipatutako lanpostuak deialditik kanpo uzten ahalko dira honako arrazoi hauengatik: birkokatze prozesuen eraginagatik, jarduneko zerbitzura itzultzen direnei esleitzeagatik edo burutza uzten duten langile finkoei esleitzeagatik, edo antolamenduan ezarritako beste edozein arrazoirengatik.

3.–Betekizunak.

3.1. Merezimendu-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdia egiten duen toki-erakundearen edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) Deialdiaren xede den lanpostu mota bererako izendatua izatea.

c) Baldin hala ezartzen badu I. eranskinak (deialdiaren ezaugarrien taula), eta jarraikiz ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoari (Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babesteari buruzko Legea), adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko betekizuna da epai irmo baten bidez kondenatua ez egotea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere. Betekizun hori betetzen dela frogatuko da Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo baten bidez; erregistro hori arautu zen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bitartez.

d) Baldin hala ezarrita badago I. eranskinean (deialdiaren ezaugarrien taula), eskuratu nahi izanez gero euskara edo beste hizkuntza ofizial bat jakin beharra duen lanpostu bat, eduki beharko da lanpostuari ezarritako euskara maila edo beste hizkuntza ofizial baten maila frogatzen duen titulua edo ziurtagiria, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuari jarraikiz; zehazki, eduki beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

e) Behar denean, bete beharko dira eskuratu nahi den lanposturako ezarritako gainerako betekizunak (ezaugarrien taulan zehazten dira).

3.2. Betekizun horiek bete beharko dira parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

3.3. Deialdia egiten duen toki-erakundearen eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileak, baldin lanpostu-erreserbarik gabeko eszedentzia egoeran badaude, jardunera itzultzen ahalko dira lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartuz.

3.4. Jardunean ez beste egoera batean daudenek frogatu beharko dute deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean jardunean hasteko legezko eta erregelamenduzko baldintzak betetzen dituztela.

3.5. Deialdiko mota bereko lanpostu huts bati atxikita behin-behinekoz itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze-lehiaketa honetara, behin betiko destinoa esleitzeko, eta ezin izanen diote destino horri uko egin.

4.–Eskabidea, aurkezteko epea eta aurkezteko modua.

4.1. Izena ematea eta eskabideak aurkeztea.

4.1.1. Nahitaez telematikoki aurkeztu beharko dira deialdirako izen-emateak, deialdia egin duen toki-erakundearen web-atarian. Lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea nahitaez aurkeztu beharko dute eredu normalizatuaren bidez (III. eranskina).

4.1.2. Deialdiko 3.1.c) apartatuko betekizuna frogatzeko, izena emateko unean erantsiko da, telematikoki, behar den ziurtagiria.

4.1.3. Euskara maila edo beste hizkuntza baten maila frogatzeko (behar denean), egoki den titulu ofiziala aurkeztu beharko da, parte hartzeko eskabidearekin batera.

4.1.4. Nahitaezkoa den beste edozein betekizun frogatzeko, izena emateko unean erantsi beharko da zuzenbidearen arabera baliozkoa den edozein frogabide.

4.1.5. Lehiakideek ez dituzte aurkeztu beharko deialdia egiten duen toki-erakundeak aitortutako zerbitzuei lotutako merezimenduak, hots, administrazio publikoetan egindako zerbitzuei lotutakoak: horiek zuzenean erantsiko dira izangai bakoitzaren espedientera, eta epaimahaiaren esku utziko dira, balora ditzan.

4.1.6. Deialdia egiten duen toki-erakundeak ez dizkie interesdunei eskatuko interesdunak aurretik emandako daturik edo agiririk. Hala bada, pertsona horrek adierazi beharko du zer unetan eta zer administrazio organoren aurrean aurkeztu zituen aipatu agiriak.

4.2. Aurkezteko epea.

Eskabidea aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina izanen da.

5.–Izangai onartu eta baztertuen zerrendak.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, organo eskudunak onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila deialdia egin duen toki-erakundearen web fitxan, ohartaraziz izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituztela 3 egun naturaleko epean, telematikoki, eta, behar izanez gero, akatsak zuzentzen ahalko dituztela.

5.2. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak administrazio-egintza bat emanen du, lehiaketa hutsik gelditu dela deklaratzeko. Administrazio-egintza hori argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta horien gainean ebazpena emanik, organo eskudunak onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko du.

Izangai bazterturik ez bada, onartuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da, eta aginduko da argitara dadila deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian.

6.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Hiru kidek osatuko dituzte lekualdatze-lehiaketako kalifikazio epaimahaiak, eta beste hainbeste ordezko izendatu beharko dira. Deialdiaren I. eranskinean (deialdiaren ezaugarrien taula) zehazten da kalifikazio epaimahaiko kideen izendapena.

6.2. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera eratzen ahal dira lehiaketako kalifikazio epaimahaiak.

6.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

6.4. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

6.5. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.6. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko garaian sortzen diren gorabehera guztiak.

6.7. Onartuen behin betiko zerrendan izangai bakarra badago, deialdia egin duen organoak deialdi honen 9. oinarria aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanen epaimahaia eratzea, ezta jardutea ere.

7.–Merezimenduen kalifikazioa.

7.1. Epaimahaiak merezimenduak baloratuko ditu.

7.2. Baloratzeko merezimendu bakarra izanen dira administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, eta puntu bat (1) emanen da urteko, kontuan hartuta deialdia egin duen toki-erakundeak eta, behar denean, haren erakunde autonomoek aitortutako antzinatasuna, deialdia argitaratzen den egunean. Hala, benetan emandako zerbitzutzat hartzen dira administrazio publikoen arloan emandakoak, nahiz administrazio-kontratuaren araubidean, nahiz lan-araubidean (aldi baterakoa zein finkoa), nahiz funtzionario gisa.

Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

7.3. Langile publikoa egon bada zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian, edo aritu bada unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatuko dira egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan aritu balitz bezala.

7.4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

7.5. Lehiakideak puntuetan berdindurik baldin badaude, berdinketa ebatziko da deialdia egin duen toki-erakundean –eta, kasua bada, haren erakunde autonomoetan– zerbitzu ematen denbora gehien daramanaren alde. Berdinketak segitzen badu, ebatziko da kalifikazio epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakar baten bidez. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

8.1. Epaimahaiak lehiakide guztien merezimenduak kalifikatuko ditu, eta argitaratuko ditu toki-erakundearen deialdiaren web-orrian.

8.2. Izangaiek 5 egun balioduneko epea izanen dute, zerrenda horiek argitaratzen direnetik, bidezko alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek telematika bidez eginen dira, deialdiaren web-orriaren bitartez.

8.3. Aurkeztutako alegazioak ebatzirik, kalifikazio epaimahaik jendaurrean jarriko du, deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian, merezimenduen behin betiko balorazioa.

9.–Lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Honela aukeratuko dira lanpostu hutsak:

a) Lanpostuak aukeratu aurretik, parte-hartzaileen eskura jarriko da aukeran dauden lanpostuen zerrenda, bai hasieran iragarritako lanpostuenak, bai lekualdatzearen ondoriozko lanpostuenak. Deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian emanen da informazio hori.

b) Parte-hartzaileek telematika bidez eginen dute lanpostuen hautaketa, 5 egun naturaleko epean baremoaren behin betiko emaitza argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretarako, deialdiaren web-orrian adierazitako estekara jo beharko dute, eta lehentasun ordenaren arabera aipatuko dute zer lanpostu zenbaki eta/edo zentro nahi duten, hasieran deitutakoak izan edo lekualdatzearen ondoriozkoak.

c) Organo deitzaileak puntuazio ordenari eta ezarri diren gainerako irizpideei jarraikiz eginen du lanpostuak hautatu eta esleitzeko egintza.

d) Deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian argitaratuko da hautaketaren emaitzaren informazioa.

9.2. Lanpostu huts bat hautatzeak berekin dakar izangaiak esleitzen zaion lanpostua berariaz onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.

9.3. Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako epean lanpostua aukeratzen ez duenak lehiaketaren xede diren lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

10.–Lanpostuak esleitzea eta betetzea.

10.1. Lehiakideei ebazpen bidez esleituko zaizkie lanpostuak, lanpostu hutsak hautatu ondotik, prozesuaren ondoriozko lehentasun hurrenkeraren arabera. Ebazpen horretan ezarriko da noiz laneratuko diren; egun berean laneratuko dira denak. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.2. Lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozeduren ebazpena formalizatuko da egonkortze prozeduretan lanpostuak esleitu aurretik.

11.–Datuen babesa.

11.1. Ezaugarrien taulan zehazten da nor den datuen tratamenduaren arduraduna.

11.2. Ezaugarrien taulan zehazten da nor den datuak babesteko ordezkaria.

11.3. Helburua: lekualdatze-lehiaketa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

11.4. Oinarri juridikoak: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legea, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira egonkortze prozesuak gauzatzeko.

11.5. Datuak gordeko diren denbora: datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta biltegiraturik edukiko dira toki erakundeak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

11.6. Datuen hartzaileak: datuak epaileei nahiz auzitegiei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legeria betez, eta Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

11.7. Eskubideak: interesdunek eskubidea dute beren datuak ikusteko, akatsik baldin badago haiek zuzentzeko, bai eta haiek ezerezteko ere; horretarako, joko dute deialdiaren ezaugarrien taulan adierazitako helbidera.

11.8. Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

12.–Errekurtsoak.

12.1. Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

12.2. Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen toki-erakundeari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi ondotik.

I. ERANSKINA.–EZAUGARRIEN TAULA

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

DEIALDIAREN XEDE DEN
LANPOSTUAREN IZENA

MAILA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

DESTINOA

BEHAR DEN TITULAZIOA

EUSKARA
NAHITAEZKOA

13.23

Administrari-ofiziala

C

Funtzionarioa

Kirolak

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketakoa edo goi mailako heziketa ziklokoa

C1 edo baliokidea

4.2

Administrari-ofiziala

C

Funtzionarioa

Giza Baliabideak

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketakoa edo goi mailako heziketa ziklokoa

2.–Kalifikazio epaimahaia.

Kide bakoitzaren izena, bi deiturak eta kargua.

–Epaimahaiburua: Burlatako Udaleko alkatea.

  • Ordezkoa: Burlatako Udaleko alkateordea.

–Epaimahaikidea: Ana Garayoa Alzorriz, ordezkari sindikala.

  • Ordezkoa: ordezten duena.

–Epaimahaikidea: María Concepción Esain Nicuesa, Hilarión Eslava Partzuergoko administrazioko langilea.

  • Ordezkoa: María Ibáñez Arraztoa, Hirigintzako Udal Sozietateko kudeatzailea.

–Epaimahaikide-idazkaria: Burlatako Udaleko idazkaria.

  • Ordezkoa: ordezten duena.

3.–Betekizunak.

3.1. Langile finkoa izatea deialdia egiten duen toki-erakundean nahiz haren erakunde autonomoetan, deialdiaren ezaugarrien taulan zehaztutako mailan edo taldean.

3.2. Deialdiaren xede den lanpostu mota bererako izendatua izatea.

3.3. Eranskin honen 1. apartatuan zehaztutako guztiak.

4.–Lekualdatze-lehiaketaren web fitxa toki-erakundearen atarian.

Https://sedeelectronica.burlada.es/eu/

5.–Lan publikoaren eskaintzaren eta deialdiaren onespena argitaratu zen aldizkari ofiziala.

–Lan publikoaren eskaintza: 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 26koa.

–2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 5ekoa; eta akats zuzenketa, 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 30ekoa.

6.–Datuen babesa.

6.1. Interesdunek eskubidea dute beren datuak ikusteko, haiek zuzentzeko (akatsik baldin badago), bai eta ezerezteko ere, helbide honetara joz:

6.2. Datuen babeseko ordezkaria: Lourdes Oroz.

6.3. Datuen tratamenduaren arduraduna: Burlatako Udala.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

DEIALDIAREN XEDE DEN
LANPOSTUAREN IZENA

MAILA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

LANALDI OSOA EDO PARTZIALA

SEXU DELITUGILEEN ERREGISTROAK
EMANDAKO ZIURTAGIRI NEGATIBOA

DESTINOA

BEHAR DEN TITULAZIOA

NAHITAEZKO HIZKUNTZA

BESTE BETEKIZUN BATZUK

5.12

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Funtzionarioa

Osoa

X

Obrak eta zerbitzuak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B2

B motako gidabaimena

5.25

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Funtzionarioa

Osoa

X

Obrak eta zerbitzuak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

5.26

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Funtzionarioa

Osoa

X

Obrak eta zerbitzuak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B2

B motako gidabaimena

5.28

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Funtzionarioa

Osoa

X

Obrak eta zerbitzuak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

5.29

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Funtzionarioa

Osoa

X

Obrak eta zerbitzuak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

5.42

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Funtzionarioa

Osoa

X

Obrak eta zerbitzuak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

5.57

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Funtzionarioa

Osoa

X

Obrak eta zerbitzuak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

13.9

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Funtzionarioa

Osoa

X

Kirolak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

13.10

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Funtzionarioa

Osoa

X

Kirolak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

13.14

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Funtzionarioa

Osoa

X

Kirolak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

13.15

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Funtzionarioa

Osoa

X

Kirolak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

13.16

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Funtzionarioa

Osoa

X

Kirolak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B2 edo baliokidea

B motako gidabaimena

13.17

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Funtzionarioa

Osoa

X

Kirolak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B2 edo baliokidea

B motako gidabaimena

13.18

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Funtzionarioa

Osoa

X

Kirolak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B2 edo baliokidea

B motako gidabaimena

13.24

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

Partziala (%72)

X

Kirolak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

13.25

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

Partziala (%50)

X

Kirolak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

13.26

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

Partziala (%72)

X

Kirolak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

13.27

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

Partziala (%70)

X

Kirolak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

13.28

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

Partziala (%50)

X

Kirolak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

13.29

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

Partziala (%50)

X

Kirolak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

13.30

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

Partziala (%70)

X

Kirolak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

13.31

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

Partziala (%70)

X

Kirolak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

13.32

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

Partziala (%62)

X

Kirolak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

13.33

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

Partziala (%50)

X

Kirolak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

13.34

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

Partziala (%70)

X

Kirolak

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

2.–Kalifikazio epaimahaia.

Kide bakoitzaren izena, bi deiturak eta kargua.

–Epaimahaiburua: Burlatako Udaleko alkatea.

  • Ordezkoa: Burlatako Udaleko alkateordea.

–Epaimahaikidea: Roberto Goñi Rodríguez, ordezkari sindikala.

  • Ordezkoa: ordezten duena.

–Epaimahaikidea: Obra eta Zerbitzuetako burua.

  • Ordezkoa: obra-arduraduna.

–Epaimahaikide-idazkaria: Burlatako Udaleko idazkaria.

  • Ordezkoa: ordezten duena.

3.–Betekizunak.

3.1. Langile finkoa izatea deialdia egiten duen toki-erakundean nahiz haren erakunde autonomoetan, deialdiaren ezaugarrien taulan zehaztutako mailan edo taldean.

3.2. Deialdiaren xede den lanpostu mota bererako izendatua izatea.

3.3. Eranskin honen 1. apartatuan zehaztutako guztiak.

4.–Lekualdatze-lehiaketaren web fitxa toki-erakundearen atarian.

https://sedeelectronica.burlada.es/eu/

5.–Lan publikoaren eskaintzaren eta deialdiaren onespena argitaratu zen aldizkari ofiziala.

–Lan publikoaren eskaintza: 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 26koa.

–2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 5ekoa; eta akats zuzenketa, 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 30ekoa.

6.–Datuen babesa.

6.1. Interesdunek eskubidea dute beren datuak ikusteko, haiek zuzentzeko (akatsik baldin badago), bai eta ezerezteko ere, helbide honetara joz.

6.2. Datuen babeseko ordezkaria: Lourdes Oroz.

6.3. Datuen tratamenduaren arduraduna: Burlatako Udala.

II. ERANSKINA.–LEKUALDATZE-LEHIAKETETAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEA

Eskabide eredua (DOC).

Iragarkiaren kodea: L2307244