106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AGOITZ

Gora jotzeko 23-00166 errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2023ko otsailaren 15eko probidentzia bidez, igorri zaigu 23-00166 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa. Natividad Biurrun Goñik eta beste batzuek jarri zuten, aipatu auzitegiari zuzenduta, Agoizko Udaleko Alkatetzaren 2022ko abenduaren 2ko ebazpen baten aurka. Ebazpena deialdi bat onesteari buruzkoa da, hain zuzen ere aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdi bat, eta iragarki honen bidez, epatzen dira interesdun guztiak, beren eskubidearen arabera egoki iruditzen bazaie, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean ager daitezen, Iturrama kalea 10, 31007 - Iruñea (Nafarroa), 10 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Agoitzen, 2023ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2307236