105. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

741/2023 EBAZPENA, 2023ko apirilaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Pablo Pujol Gastaminza jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen du, eta lanpostu bat esleitzen dio.

Ikusirik Pablo Pujol Gastaminza jaunaren aldeko izendapen-proposamena, 2023ko martxoaren 30ean Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiak deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pablo Pujol Gastaminza jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, Zerbitzuetako OLko kudeaketari izateko (ILZ), eta 501 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Ikerketa Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraz dakiola interesdunari eta helaraz dakiola Kudeatzailetzari.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko apirilaren 19an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2307316