102. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Udal ordenantza, lurren eta orubeen garbiketa eta orubeen hesitzea arautzen dituena. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2023ko apirilaren 26an egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea udal ordenantza bat, udalerriko lurren eta orubeen garbiketa eta orubeen hesitzea arautzen dituena.

Hasierako onespen hori jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da ordenantza, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

2023ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2306962