101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ollarango Udalak, 2022ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia 2023ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an, jendaurrean jartzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua paratuta Udalaren iragarki-taulan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan horretarako ezarritako hamabost eguneko epea iraganik, inork ez du egin alegaziorik edo erreklamaziorik; hortaz, behin betiko onetsitzat jo behar dira aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

Aurrekontua, kapituluz kapitulu laburbildurik:

–Diru-sarreren aurrekontua:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 113.000 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 11.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 6.140 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 178.721,55 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 11.400 euro.

7. kapitulua.–Transferentziak Administrazio Orokorretik toki erakundera: 137.273,96 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 86.526,42 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 544.061,93 euro

–Gastuen aurrekontua:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 132.100 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 100.310 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 31.610 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 277.000 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 2.500 euro.

Gastuak, guztira: 543.520 euro.

Argitara ematen da, bete beharrez martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Ollaranen, 2023ko apirilaren 17an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2307053