101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URBIOLAKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Urbiolako Kontzejuko Batzarrak, 2023ko apirilaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Urbiolako Kontzejuaren 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da.

Urbiolan, 2023ko apirilaren 28an.–Kontzejuko burua, Victor Fernández Olea.

Iragarkiaren kodea: L2307107