101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SALDISEKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ollarango Udalak, 2022ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Saldiseko Kontzejuko 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia 2023ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean, jendaurrean jartzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua paratuta Udalaren iragarki-taulan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan horretarako ezarritako hamabost eguneko epea iraganik, inork ez du egin alegaziorik edo erreklamaziorik; hortaz, behin betiko onetsitzat jo behar dira aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

–Diru-sarreren aurrekontua:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 650 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.115 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 15.610 euro.

7. kapitulua.–Transferentziak Administrazio Orokorretik toki erakundera: 9.625 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 29.000 euro.

–Gastuen aurrekontua:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 5.580 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.000 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 20.420 euro.

Gastuak, guztira: 29.000 euro.

Argitara ematen da, bete beharrez martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Saldisen, 2023ko apirilaren 17an.–Kontzejuko burua, Arantxa Ariño Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2307100