101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jaurrietako Udalak, 2022ko azaroaren 28an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa, eta erabakia argitaratu zen 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9an.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsi da 2023. urteko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jaurrietan, 2023ko apirilaren 26an.–Alkatea, José Manuel Narvaiz Ayarra.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

1.–Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Lanaldia: %100. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. Egoera: hutsik. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %10. Mailako osagarria: %12.

2.–Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa. Egoera: hutsik. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna.

3.–Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Lanaldia: %80. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna.

Izenen zerrenda

Lan-kontratudun mugagabe ez-finkoak.

Izena: Ardanaz Pena, Roberto. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %10. Mailako osagarria: %12.

Administrazio-kontratudunak.

Izena: Ureta Aizcorbe, Maider. Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %19,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna.

Lan-kontratudunak.

Izena: Leiva Hualde, Miriam. Lanpostua: administrari laguntzailea: Maila: D. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna.

Iragarkiaren kodea: L2306590