101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

23-00578 gora jotzeko errekurtsoa, 2023ko plantilla organikoaren kontra, gizarte-hezitzaileen bi lanposturen maila esleitzeari buruz

Interesdunei dei egiten zaie ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, 23-00578 gora jotzeko errekurtsoan, zeina jarri baitzuen Garbiñe Larrarte Luluagak, Nafarroako Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofiziala ordezkatuz, Lizarrako Udalaren erabaki baten aurka. Erabakia gizarte-hezitzaileen bi lanposturen maila esleitzeari buruzkoa da, eta argitaratu zen 2023ko otsailaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badie errekurtsogileen uziei, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari, indarrean baitago (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arlorako –aipatutako foru legeak hizpide du Nafarroako toki administrazioa–), betiere, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Lizarrako Udaleko bulegoetan.

Lizarran, 2023ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2306910