101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko apirilaren 27an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2023. urteko plantilla organikoa, bertan biltzen baitira toki-erakundearena berarena, Luis Morondo Musika Eskolarena eta Lagunak Udal Zerbitzuarena.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Barañainen, 2023ko apirilaren 27an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2306942