101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

2023rako Araizko Udaleko plantilla organikoaren aldaketa hasiera batez onetsirik

Araizko Udalak, 2023ko apirilaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udaleko 2023ko plantilla organikoaren aldaketa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.ean ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako plantilla organikoaren aldaketa jendaurrean egonen da udal idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Araitzen, 2023ko apirilaren 26an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2306563