101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IZARBEIBARKO KIROLAREN ETA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

22-02319 gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honen eta beronen oinarrien onespenaren aurkakoa: deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

3. Ebazpena, 2023ko otsailaren 16koa (osteguna), Izarbeibarko Kirolaren eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariak emana.

Izarbeibarko Kirolaren eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean jaso da 22-02319 gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarri duena Juan Ramón Alduán Urdiainek, lehendakari honek emandako 3/2022 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk bete zitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren errekerimenduaren arabera,

Erabakitzen da:

1.–Espediente osoa bidaltzea, orrietan zenbakiak jarrita, zenbakiturik eta autentifikaturik, aurkibide batekin.

2.–Prozedurako interesdun eskatzaileak epatzea, aukera izan dezaten Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, hamar egun balioduneko epean, honako hau jasotzen dutenetik, baldin aurka egin nahi badiete errekurtsogilearen uziei.

3.–Berariaz onestea Saioa Andueza Osésen txosten-idazkia edo alegazio-idazkia. Saioa Andueza Osés letradua da (Iruñeko Abokatuen Elkargo Txit Prestuko 3035 zenbakia), eta Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kanpo abokatua. Idazkia espedienteari erantsi zaio.

Hori ebatzi da.

Garesen, 2023ko otsailaren 16an.–Izarbeibarko Kirolaren eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakaria, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2306860