101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FUNES

Deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Alkatetzaren 2022ko azaroaren 3ko 1138/2022 Ebazpenaren bidez, deialdia eta oinarriak onetsi ziren, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Deialdi hori argitaratu zen 2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an, eta udal web-orrian.

Alkatetzaren 2023ko otsailaren 17ko 176/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta segidan argitaratu ziren merezimendu-lehiaketan lortutako kalifikazioak, puntuazio-ordenaren arabera.

Aipatu izapideen ondoren, hamar egun balioduneko epea ireki zen deialdiaren 9. oinarrian ezarritako baldintzak egiaztatzeko, eta izangaiek aurkeztu zuten baldintza horiek betetzen dituztela egiaztatzeko beharrezkoa zen dokumentazioa.

Azaldutako izapidearen ondoren, deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak, 2023ko martxoaren 23an egindako bileran, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako izangaien zerrenda onetsi zuen, eta deialdiaren web fitxan argitaratu zen.

Alkatetzaren martxoaren 23ko 307/2023 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deialdia egitea ebatzi zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostu huts horiek hautatzeko. Ebazpen hori deialdiaren web fitxan argitaratzeko agindu zen.

Deitutako izangaiek aipatu lanpostu hutsak hautatu dituzte eta horretarako eskatutako dokumentazioa aurkeztu dute. Deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da langile lan-kontratudun finko izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horregatik guztiagatik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) artikuluak eta indarrean dauden gainerako legeek ematen dizkidaten eskumenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Funesko Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko izendatzea jarraian aipatzen diren pertsonak, eta adierazitako lanpostu hutsak esleitzea, horrenbestez:

KODEA

LANPOSTUAREN IZENA

LANALDIA

MAILA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

IZANGAIA

3-01

ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA

OSOA

D

LAN-KONTRATUDUN FINKOA

Pedro Jesús González Bulman

3-02

ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA

OSOA

D

LAN-KONTRATUDUN FINKOA

Juan José Marín Azcárate

3-03

ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA

OSOA

D

LAN-KONTRATUDUN FINKOA

Raúl Domínguez Cirauqui

3-04

ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA

OSOA

D

LAN-KONTRATUDUN FINKOA

Amine Rhayaty Abarkaoui

3-06

GARBIKETAKO ARDURADUNA

OSOA

D

LAN-KONTRATUDUN FINKOA

Pilar Martínez Aisa

3-09

ESKOLAZAINA

OSOA

D

LAN-KONTRATUDUN FINKOA

María Concepción Lorente Moso

3-10

GARBIKETAKO LANGILEA

PARTZIALA (81,85)

D

LAN-KONTRATUDUN FINKOA

María Rosario Pardo Viguria

3-11

GARBIKETAKO LANGILEA

PARTZIALA (81,85)

D

LAN-KONTRATUDUN FINKOA

Julia Pardo Viguria

Bigarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko ekainaren 1ean jabetu behar dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko).

Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez bada, Funesko Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Eta hori guztia argitara ematen da, jakinaren gainean egoteko eta dagozkion ondorioetarako. Ebazpenak amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, haren aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa Udal honetako alkateari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bat etorriz ezarritakoarekin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan; gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluan ezarritakoaren arabera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bat etorriz ezarritakoarekin Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan.

Funesen, 2023ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2306499