101. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

339E/2023 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Esteribarko Arau Subsidiarioak Ilarrazko 17. poligonoko 122. lurzatian aldatzeari buruzko ingurumen txosten estrategikoa egiten duena. Aldaketaren sustatzailea Arturo Ugal Jiménez da.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketaren helburua da Ilarrazko hiri-lurzorua handitzea, 17. poligonoko 122. lurzatia, lurzoru urbanizaezinekoa, gehituz, familia bakarreko etxebizitza iraunkor bat antolamenduan sartzeko eta etorkizunean eraikitzeko.

Lurzati hori eraikinez inguratuta dago, iparraldean izan ezik, eta sarbide zuzena du kale zolatu batetik; beraz, hornidura eta saneamenduko oinarrizko azpiegiturekiko loturatik hurbil dago. Lurzatia Ilarrazko hirigunea inguratzen duen eremu baten parte da, Biztanlegunearen ingurunea izenekoarena. Ipar-mendebalderantz, Donejakue Bidearen mugakidea da, eta eraikuntza-lerroa 3 metro atzeraematen da bide horretatik, sektoreko araudiak ezartzen duen bezala.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Esteribarko Arau Subsidiarioak Ilarrazko 17. poligonoko 122. lurzatian aldatzeari buruz, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Arturo Ugal Jiménez da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Esteribarko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 15ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2306008