100. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

462/2020 prozedura arrunta

Virginia Arias López de Lacalle, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 462/20 prozedura arruntean, abenduaren 30eko 451/2021 epaia eman zen, bai eta argitzeko autoa ere bi mila eta hogeita biko urtarrilaren hogeian. Ebazpen horiek irmo geratu dira, eta honako hauek dira, hitzez hitz, autoaren idazpurua, epaitza eta xedapen zatia:

451/2021 Epaia.

Lehendakaria: María Jesús Azcona Labiano andrea.–Magistratuak: Antonio Sánchez Ibáñez jauna, Ana Irurita Díez de Ulzurrun andrea.

Iruñean, 2022ko abenduaren hogeita hamarrean.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, 462/2020 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Errekurtso hori jarri zen Nafarroako Gobernuak 2020ko uztailaren batean hartutako erabaki baten aurka, zeinaren bidez deklaratu baitzen altxonbide batzuen existentzia (horien zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak Nafarroako Foru Komunitateko Errege Bardeako altxonbideak sailkatzeko eta mugatzeko proiektuan zehaztuta daude). Errekurtso horretan alderdi hauek parte hartu dute: errekurtsogile gisa, Errege Bardeako Komunitatea, Elena Zoco Zabala prokuradoreak ordezkatuta eta Javier Caballero Martínez abokatuak zuzenduta; eta demandatu gisa Nafarroako Gobernua, Nafarroako Foru Komunitateko aholkulari juridiko eta letradu jaunak ordezkatuta eta zuzenduta. Eta aurrekari eta zuzenbideko oinarri hauek oinarri harturik, ebatzi egin du.

EPAITZA:

Baiesten dugu Nafarroako Gobernuak 2020ko uztailaren batean hartutako erabaki baten aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta baliorik gabekoa dela deklaratzen dugu, ebazpen hori antolamendu juridikoaren aurkakoa delako (erabaki horren bidez altxonbide batzuen existentzia deklaratu zen, zeinen zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak Nafarroako Foru Komunitateko Errege Bardeako altxonbideak sailkatzeko eta mugatzeko proiektuan zehaztuta baitaude). Hori guztia auzialdi honetan sortutako kostuei buruzko berariazko aipamenik egin gabe.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

451/2021 Autoa.

Lehendakaria: María Jesús Azcona Labiano andrea.–Magistratuak: Antonio Sánchez Ibáñez jauna, Ana Irurita Díez de Ulzurrun andrea.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 20an.

Xedapen zatia

Horiek horrela, erabaki da:

Zuzentzen da goian adierazitako epaian egindako akatsa. Idazpuruan, honako hau agertu behar da: Iruñean, 2021eko abenduaren 30ean.

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.

Halaxe erabaki, agindu eta sinatu dute idazpuruan adierazitako magistratuek.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72-2 eta 107-2 artikuluetan ezarritakoa betez.

Iruñean, 2023ko apirilaren 17an.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2306056