100. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa.
A/31/04479 NL/-- Ur aprobetxamendu baterako eskaera Araitzen

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Xabier Sarasa Tolosa.

Helbidea: Mañanea, z.g. Atallu, 31891-Araitz (Nafarroa).

Ibaiaren edo errekaren izena: Mealako erreka.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: ARAXES-1/0400/140.

Eskatutako emaria: 0,012 l/s.

Tokia: Meala alderdia (Arribe-Atallu).

Udal-mugartea eta probintzia: Araitz (Nafarroa).

Erabilera: abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

obren xedea da azaleko hargune bat jartzea Meala errekan, hormigoizko kutxatila errektangeluar bat paratuta, hormigoizko estalki batekin. Kutxatila 0,40 x 0,40 x 0,20 m-ko neurrikoa izanen da, irteeran mozteko giltza jarrita; 25 mm-ko diametroko PE hodia ere jarriko da, 400 metroko luzerakoa eta emaria mugatzeko buia duen biltegirainokoa, ondoan dagoen aziendarentzako aska hornitzeko. Ur-biltegira iritsi aurretik kontagailu bat jarriko da, zorrotada bakarrekoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Araizko udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko apirilaren 26an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2306578