100. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa.
A/31/04547 JV/da. Baztanen obrak egiteko baimen-eskaera

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Aroz-Berri SA.

Ibaiaren edo errekaren izena: Artesiaga.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: BIDASOA-1/0100.

Tokia: Oharriz.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Artesiaga ibaiaren eskuineko bazterra indartzeko, harri-lubeta bat eginen da, lurrari egokitzeko ezponda aldakorra izanen duena, egungo ibilguaren sekzioa okupatu gabe; lubetarako harria erabiliko da, eta birlandatuko da landare lurrarekin eta sahats-aldaxkekin. Harri-lubetaren drainatzerako, estradosa material pikorkatuarekin beteko da, lurretik bereizia geotextilaren bidez, eta drainatutako ura 160 mm-ko diametroko dren hodi batekin bilduko da. Horrez gain, 125 mm-ko diametroko horma-zuloak eginen dira, harri-lubetan 2 metroko tarteetan hiruzuloka paratuta.

Harri-lubetak 5,5 metroko batez besteko altuera izanen du eta ezponda aldakorra; gailurrean metro bateko zabalera izanen du. 0,5 metroko sakonerako zimendua aurreikusi da, eta harri-lubetak oinarrian duen zabalera baino 1,5 metro zabalagoa izatea gailurrean.

Harri-lubetaren goialdean HA-25 hormigoi armatuzko inposta bat jarriko da, 150 cm-ko zabalerakoa eta 15 cm-ko altuerakoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko apirilaren 18an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2306057