100. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2023-EXT-15 Ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea, Urederra ibaian, Allinen

Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Ur komisarioak 2023ko apirilaren 11n hartutako Erabakiaren bidez, honako kontzesio eskubidea azkentzeko espedientea ireki da, epea iraungi delako: Urederra ibaian 4.500 l/s-ko emaria duen ur aprobetxamendua, industrian erabiltzeko, San Fausto zentral hidroelektrikoa izenekoan energia elektrikoa ekoizteko, Allingo udal-mugartean (Nafarroa). Kontzesio hori Gobernuaren 1927ko azaroaren 11ko ebazpen bidez eman zen, eta ondoren Obra Hidraulikoen Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen baten bidez aldatu, 1952ko ekainaren 11n.

Kontzesio eskubidea inskribatuta dago Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Ur Erregistroan, A sekzioko 22. liburuko 43. orrian, Iberdrola SAren alde, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2000ko maiatzaren 12an emandako ebazpen baten bidez titulartasuna eskualdatzea onartu baitzuen.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta azkentze prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horretan eskuragarri egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Informazio Publikoaren Zerbitzuan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara), eta beharrezkoa da horretarako aldez aurretik hitzordua eskatzea 976 711 000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbidean.

Zaragozan, 2023ko apirilaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2306577