100. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2022-S-466 Baimen-eskaera, "La Dehesa del Ormiñen" industrialdeko hondakin urak Fiteroko araztegiarekin lotzeko lanetarako

Fiteroko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Fiteroko Udala.

Xedea: baimen-eskaera, "La Dehesa del Ormiñen" industrialdeko hondakin urak Fiteroko araztegiarekin lotzeko lanetarako.

Ur-ibilgua: Alhama ibaia.

Udalerria: Fitero (Nafarroa).

Baimen-eskaeraren xede diren lanak deskribatuta daude CONTEC Ingeniería Arquitecturak 2022ko urtarrilean egindako agiri honetan: "La Dehesa del Ormiñen" industrialdeko hondakin urak Fiteroko araztegiarekin lotzeko proiektua (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2023ko apirilaren 12an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2306313