100. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. sektoreko URI-1 unitatean. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2023ko apirilaren 26ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Azkoiengo 1. sektoreko URI-1 unitaterako (Azkoiengo 3. poligonoko 393., 394., 395., 396., 406., 407., 414., 415. eta 416. lurzatiak), Azkoiengo Udalak sustatuta, eta onetsitako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hasierako onespena argitaratu zen 2023ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9an.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Azkoienen, 2023ko apirilaren 28an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307161