100. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin gizarte-hezitzaile izateko lanpostu bat. Izendapena

Mankomunitateko lehendakariak, apirilaren 28an emandako 8/2023 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:

María Lourdes Zoco Cía izendatzen da, puntuazio handiena lortu duen izangaia izateagatik, jarraikiz izendapen proposamenari, zeina argitaratu baitzen 2023ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 21ean, eta igorri baitzuen probak kalifikatu zituen epaimahaiak, honako deialdi honetan: oposizio-lehiaketa, gizarte-hezitzailearen lanpostu huts bat bete dadin, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzukoa (2023ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19an).

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Ezkarozen, 2023ko apirilaren 28an.–Mankomunitateko burua, Maia Ederra Barber.

Iragarkiaren kodea: L2306816