100. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Bukatu da lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari dagokion prozesua (deialdia onetsi zuen Buñuel Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariak, irailaren 23ko 11/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitaratu zen 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 17an), eta jarraikiz kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen proposamenei.

Lehendakariaren 2023ko maiatzaren 2ko 15/2023 Ebazpenaren bidez, hau ebatzi da:

Lehenbizikoa.–Ondotik adierazten direnak lan-kontratudun finko izendatzea, Buñuel Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzukoak, bete ditzaten administrari-ofizialaren lanpostua, gizarte-hezitzailearen lanpostua, familia-langilearen lanpostua, animatzaile soziokulturalaren lanpostua eta gizarte-langile lanpostua. Honako hauek dira: Mercedes Lavilla Francés, Sara Apastegui Herrero, Mercedes Martínez Lorente, Ana Carmen Almingol Pórtoles, María Concepción Beltrán Jordán, Olga Cornago Murillo eta Natalia López Huerta.

Bigarrena.–Administrari-ofizialaren lanpostu hutsa adjudikatzea, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzukoa, C mailakoa, lan-kontratudun finkoaren araubidean, lanaldi osoan:

–Administrari-ofiziala, 007 zenbakia plantilla organikoan: Mercedes Lavilla Francés.

Hirugarrena.–Gizarte-hezitzailearen lanpostu hutsa adjudikatzea, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzukoa, B mailakoa, lan-kontratudun finkoaren araubidean, lanaldi osoan:

–Gizarte-hezitzailea, 006 zenbakia plantilla organikoan: Sara Apasteguí Herrero.

Laugarrena.–Animatzaile soziokulturalaren lanpostu hutsa adjudikatzea, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura, B mailakoa, lan-kontratudun finkoaren araubidean, lanaldi osoan:

–Animatzaile soziokulturala, 005 zenbakia plantilla organikoan: Ana Carmen Almingol Pórtoles.

Bosgarrena.–Familia-langilearen lanpostu hutsa adjudikatzea, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzukoa, D mailakoa, lan-kontratudun finkoaren araubidean, lanaldi partzialean (%76,14):

–Familia-langilea, 014 zenbakia plantilla organikoan: Mercedes Martínez Lorente.

Seigarrena.–Gizarte-langilearen lanpostu hutsa adjudikatzea, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzukoa, B mailakoa, lan-kontratudun finkoaren araubidean, lanaldi osoan:

–Gizarte-langilea, 001 zenbakia plantilla organikoan: María Concepción Beltrán Jordán.

–Gizarte-langilea, 002 zenbakia plantilla organikoan: Olga Cornago Murillo.

–Gizarte-langilea, 003 zenbakia plantilla organikoan: Natalia López Huerta.

Zazpigarrena.–Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–).

Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez badira (ezinbesteko kasuetan izan ezik), eskubide guztiak galduko dituzte lan-kontratudun finko izateko Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean.

Zortzigarrena.–Izendapena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren web-fitxan, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen gardentasunaren atarian (ezaugarrien taulan zehazten da).

Bederatzigarrena.–Xedatzea alkatearen ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

Hamargarrena.–Ebazpen honen berri ematea Mankomunitateko Batzarrari, egiten duen ohiko lehen bilkuran.

Buñuelen, 2023ko maiatzaren 2an.–Mankomunitateko burua, Úrsula Pardo García.

Iragarkiaren kodea: L2306922