100. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERBINTZANA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Amaitu da lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari dagokion prozesua (deialdia onetsi zen alkatearen maiatzaren 9ko 74/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2022ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 24an), honako lanpostu honetarako: Berbintzanako Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako peoia –garbiketa eta laguntzaileak–, E mailakoa, aldizkako lan-kontratudun finkoa; bat etorriz kalifikazio epaimahaiak igorritako izendapen proposamenarekin.

Berbintzanako Udaleko alkate udalburuak, apirilaren 25eko A-067/2023 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zuen:

EBAZPENA:

Lehena.–Berbintzanako Udalaren zerbitzuko aldizkako lan-kontratudun finko izendatzea Rubén Montero Irigoyen jauna, zerbitzu anitzetako peoi lanpostua –garbiketa eta laguntzaileak– betetzeko. Dagokion deialdia onetsi zen alkatearen maiatzaren 9ko ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2022ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 24an.

Bigarrena.–Esleitzea Berbintzanako Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostu hutsa –garbiketa eta laguntzaileak–, E mailakoa, lan kontratudun finkoa, aldizkakoa beharren arabera. Desgaitasun aitortua: bai.

–Zerbitzu anitzetako peoia, 10 zenbakidun lanpostua: Rubén Montero Irigoyen.

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko maiatzaren 19an jabetu behar dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte deialdia egin duen toki erakundeko lan-kontratudun langile finko izateko.

Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki erakundeko langileen alorrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Berbintzanan, 2023ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2306866