1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOKIZ MENDIKO BATZARRA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Lokiz Mendiko Batzarrak, 2022ko urriaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla erakundearen Idazkaritzan egonen da jendaurrean, iragarki hau argitaratu eta hamabost egunean. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zudairin (Ameskoabarrena), 2022ko azaroaren 29an.–Batzarreko burua, José Miguel Lander Asarta.

Iragarkiaren kodea: L2216988