1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOKIZ MENDIKO BATZARRA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Lokiz Mendiko Batzarrak, 2022ko urriaren 22an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontuen eta hura betearazteko oinarrien espedientea.

Horiek horrela, araudi aplikagarriari jarraikiz, hau da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Batzarraren iragarki-taulan, eta espedientea jendaurrean paratzen da hamabost egun baliodunean, argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, jendaurreko epean alegaziorik hartzen ez bada, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Ameskoabarrenean, 2022ko azaroaren 29an.–Batzarreko burua, José Miguel Lander Asarta.

Iragarkiaren kodea: L2216758