1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA KUDEATZEKO LEITZAKO, GOIZUETAKO, ARESOKO ETA ARANOKO MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Leitzako, Aresoko, Goizuetako eta Aranoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2022ko martxoaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla orokorra, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat datozen arauetan xedatuarekin.

Onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin.

Leitzan, 2022ko abenduaren 1ean.–Mankomunitateko buruz, Amaia Jaca Apezetxea.

Iragarkiaren kodea: L2216843