1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarraren Batzarrak, 2022ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2023ko ekitaldirako plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin.

Donezteben, 2022ko abenduaren 19an.–Lehendakaria, Amets Inda Gorriaran.

Iragarkiaren kodea: L2217271