1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zubietako Udalak, 2022ko abenduaren 13an egindako bilkuran, 2023. urteko plantilla organikoa onetsi zuen aurrekontua hasiera batean onestearekin batean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betikoz onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. eta 271. artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat.

Zubietan, 2022ko abenduaren 16an. Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2217239