1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zubietako Udalak, 2022ko abenduaren 13an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz, aurrekontu hau jendaurrean egonen da udal idazkaritzan 15 egun baliodunez, nahi duenak aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Ez bada erreklamaziorik egiten, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta haren laburpena argitaratzeko tramitea bete.

Zubietan, 2022ko abenduaren 16an. Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2217238