1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA
–MUSIKA ESKOLA–

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuko Batzarrak, 2022ko azaroaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla jendaurrean egonen da Musika Eskolako idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zizur Nagusian, 2022ko abenduaren14an.–Lehendakaria, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2216956